Gaztelondon zer berri?
Etxahun Barkoxeren inguruan dabilen ikusgarria. Pierre topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagun batzuekin (Urxapala, Mundüan malerusik...) eta ez hain ezagunekin (Montebideorat joaileak...), XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz.
- Mixel Etxekopar: musika, kantua
- Dominika Rekalt: testua, botza, musika
- Pierre Vissler: soinu grabaketak, musika
- Jean-Christian Galtxetaburu: esku soinua, perkusioa
Further details
Euskararen urtaroa kari
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)