With the collaboration of the Basque cultural institute

Agenda event "BASQUE CULTURE IN THE FAMILY"

Euskaldunen jatorria, historia eta irria

Euskaldunen jatorria, historia eta irria
  • Txikiren bakarrizketa bat
  • 75’
  • 14 urtetik goiti

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte : Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.

Ez da bakarrizketa “stand up” soil-soila, baizik eta Txikiren antzezlan borobil bat. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa : Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio.

  • Aktorea: Ion Martinez Esnaola

Further details

  • Mauleko Herriko Etxearekin partaidetzan
  • Ibilki programaren karietara

Cultural player(s)

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)