With the collaboration of the Basque cultural institute

"Burdina" ikusgarria

"Burdina" ikusgarria

Adriana Bilbao & Beñat Achiary

Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez,"Burdina, hierro, la saga du fer" sorkuntzak halako murgiltze poetiko bat eskaintzen digu andaluziar familien intimitatean. Miseriak bultzatuta, Bizkaiko burdin meategietara heldu ziren, Trianoko mendietako “urre gorria” ateratzeko.

Ikusgarriak agurrak, itxaropenak, maitatu pertsonaren galtzea kontatzen ditu... eta bakarrik gelditzen diren emazteentzat, zortea eskuetan hartzeko eta berpizteko beharra.

Adriana Bilbao dantzariak deliberamendu horren adibide argia da. Bere flamenkoak hegan egiten du  Beñat Achiary-ren eta  Raúl Micó-ren euskal eta andaluziar kantuekin batera, Guillermo Guillén eta Michel Queuille-ren musiken gainean eta burdin-haga eskuetan duten hiru harrizilatzaileren erritmora, hauek arbasoen memorioa irudikatzen dutelarik.  

  • Dantza: Adriana Bilbao
  • Kantua, txalaparta: Beñat Achiary
  • Kantua, palmak: Raúl Micó
  • Gitarra, palmak: Guillermo Guillén
  • Pianoa, akordeoia: Michel Queuille
  • Harrizilatzaileak: Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza, Koldo Plaza
  • Soinua: Didier Teillagorry
  • Argiak: Álvaro Estrada
  • Gabriel Aresti, Raúl Micó, Itxaro Borda eta Ibai Etxezarraga-ren olerki eta kantu herrikoiak
  • 2019ko sorkuntza

Further details

Tfnoa: + 33 5 59 59 07 27

Cultural player(s)

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)