Euskararen Urtaroa

Euskararen Urtaroa

Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan : 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi duen euskaldun berriarena, zabal eta tinko ari den elkarte sarearena, naturalki edo lan handiz, euskararen lekua garatzen ari duten erakundeena. Egunerokoan denen artean iruten dugu euskararen mundua, bizia eta anitza. Aberastasun hori du agerian eman nahi Euskal elkargoak Euskararen urtaroa ekitaldia antolatuz. Herriko etxe eta elkarteekin, lurralde osoan, ehun bat hitzordu muntatu dira azaroaren 14tik 30era : ekonomia garatu, filosofiaz solastatu, gure bazterrak miatu, bertsoak gozatu, jaki berriak dastatu... ororen buru, denetarik egin baitezakegu euskaraz.

Bi aste hauetan beraz, Iparraldeko plazetan, euskara jasta, bizi eta goza !

Further details

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)