Iakutiarren egonaldia Euskal Herrian
Diamanteen eta iparburuko zaldi ttipien herrialdetik etorri German-ek eta Claudia-k, beren herriko kultura eta musika ezagutaraziko dizkigute maiatzaren 25etik 28ra Euskal Herrian eginen duten egonaldian...
8 oreneko aldea, 12 oren Parisetik hegazkinez, usaian Iakutia deitzen dugun Sakha Errepublika, urrun iduritzen zaigu...
Iakuteak, mendiek eta taigak lurraldearen erdia estaltzen duten Siberiako eskualde horretan bizi dira.
Ikus argazki bilduma: Claudia eta German Khatylaevy
Entzun musika zati bat: Claudia eta German Khatylaevy (MP3)
Kontraste handiko herria
Iakutia Frantzia baino kasik sei aldiz handiagoa da eta biztanlegoa 60 aldiz ttikiagoa du. Gainera, eskualde batzutan, 110 gradoko ezohiko bitarte termikoa du. Kontraste handiko herria beraz... Iakoutsk hiriburuan, urik gabeko zurezko etxeak, betunezko eraikin handien ondoan agertzen dira, erdialdeko Iakutiko zelaiak eta iparraldeko mendiak...
Trukaketa egonaldi bat
German-ek eta Claudia-k hori guzia ekarriko dute...
Bi musikari horiek nazioarteko lehiaketa ezberdinak irabazi dituzte, Erresuma Batuan, Japonian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Frantzian. Kanpoan eman duten azken kontzertua Parisen izan da, Siberiako Herrien kongresuan, 2003ko azaroan. Ohiko musika tresnak baliatuz, etno-folk musika egiten dute, Iakute-Sakha herriko folklorean oinarritu melodiak, xori kantuekin ala taiga nahiz tundrako soinuekin nahasiak.
Atzerrian ez direlarik, German-ek eta Claudia-k mosugitarra eta kantu klaseak ematen dituzte haurrei eta kontzertuak ematen heien Errepublikako herrietan, urruneko herrialde horien biztanleen alaitzeko. Iakutia beren herritik kanpo ezagutarazteko, Sakha Errepublikoko (Iakutia) artista sarituen titulua ukanen dute laster.
Euskal Herrian eginen duten egonaldia trukaketarako aitzakia da...
Beren kulturaren aberastasuna, beren musikaren berezitasuna eta unibertsaltasuna ezagutaraziko dizkiete tokiko jendei... Hain urrun, hain hurbil...
Bestalde, dokumental bat ikusten ahalko da," Trumpï", Atalanteko "Rencontres sur les docks" festibalaren kari, eta zibilizazio hortan berezitu etnologo baten azalpenak entzuten ahalko dira ere. Gainera, kontzertu bat antolatua izanen da tokiko artista batzuekin...
Egitarau osoa hemenXehetasunak :
Euskal kultur erakundea : frank suarez