Ipar Euskal Herriko kantarien eta musikarien promoziorako CD-ROM-a

Euskal kultura Euskal Herritik kanpo ezagutarazi nahiz, Euskal Kultur Erakundeak Euskal kantuari eta musikari buruzko CD-ROM bat plazaratu du.

Honen xedea, Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dituen kultura animazioen sustatzea da. Halaber, euskarri honek ipar Euskal Herriko kantarien eta musikarien hautaketa bat eskaintzen du.

CD-ROM-aren zati bat ikus (bakarrik artista bakar baten fitxa kontsulta daiteke hemen : Mixel Etxekoparrena, musika zati batzuekin). Macromédia Shockwave irakurgailua beharrezkoa da (hemen telekarga dezakezue), bai eta ADSL 512 Kbps konekzioa.

Euskarriaren ezaugarriak
  • Multimedia eta interraktiboa : helburua da, soinuen eta irudien bidez, Euskal Kultur Erakundeak eta berekin elkarlanean ari diren artistek eskaintzen dutena kultura eragileei ezagutaraztea. Erabiltzailea nahi bezala ibil daiteke sailetan zehar bere beharren eta interesen arabera.
    CD-ROM-ak euskal kulturaren irudi dinamikoago eta irekiagoa eskaintzen du, betiko itxuratik urrunduz.  
  • Hizkuntza bakarrean hastapanean, baina hizkuntza desberdinetan laster : hastapen batean, frantsesezko bertsioari eman zaio lehentasuna (izan ere, sustatze indar berezia egin nahi izan dugu frantses kultura egiturei buruz). Ondoko aleentzat, hiru hizkuntzetako bertsioa aurreikusia da (frantsesez-euskaraz-gazteleraz) hedapen egoki baten lortzeko Frantzian, Euskal Herrian eta Espainian. 
  • Profesionalentzat : CD-ROM-a kultura arloko profesionalei zuzendua da eta ez publiko zabalari. Komunikazio tresna bat da balizko programatzaileentzat egina dena (ikusgarri gela, jaialdi...).
  • Gaurkotua eta osagarria : diskoa erregularki gaurkotua izanen da Euskal Kultur Erakundearen kultura eskaintzen garapenari eta tokiko kantari-musikarien ibilbideari egokitzeko. Bestalde, kultura agendaren gaurkotzea www.eke.org webgunean eginen da, CD-ROM honen bidez bertan sar daitekelarik.
Egitasmoaren helburuak

Hauek dira CD-ROM-aren helburu nagusiak :

  • Euskal kultur erakundearen aurkeztea, besteak beste kultura animazioaren eta hedapen artistikoaren alorrean eramaten dituen ekintzen bidez.
  • Erabiltzaileak informatzea Euskal Herriko historiaz, geografiaz, kulturaz eta hizkuntzaz.
  • Zehaztea nolako kultura ekintzak antolatzen ahal diren Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan.
  • Bereziki kantuaren eta musikaren alorrean, artista profesionalen ala profesionalisatzen ari direnen ibilbidea baloratzea, baina ere talendu berrien laguntzea beren gaitasunak erakutsiz.

Lehen aipatu bezala, CD-ROM hau kultura eragileentzat egina da, bereziki animazioan eta ikusgarrigintzan programatzaileak direnentzat. Hastapen batean, urririk banatuko diren 200 ale agertuko dira.


Beharrezko gutxieneko konfigurazioak :

Erabilpen plataformak : Macintosh (OSX) / PC (Windows)

PC (Windows)
* Pentium Prozesadorea
* RAM memoria : 64 Mb
* 8X CD-ROM irakurgailua ala DVD-ROM irakurgailua
* Soinu-txartela eta bozgorailuak 
* Windows 98 eta ondokoak

Macintosh
* Power PC G3 Prozesadorea
* RAM memoria : 64 Mb
* 8X CD-ROM irakurgailua ala DVD-ROM irakurgailua
* Mac OS X.1.5 eta ondokoak

Gutxieneko bereizmena : 16 bit kolorezko 800 X 600 pixeleko ikuspegia