''Klik'' ukipen-pantailak, euskal kulturaren erakusleiho

"klik" ukipen-pantailek euskal kulturaren eta euskararen inguruko aplikazio elkarreragile interesgarriak denen eskura jartzen dituzte, multimediari esker.

Klik bornak (2012)
Klik bornak (2012)
Bi pertsonek kontsulta lezakete denbora berean ukipen-pantaila baten edukia. Soinua bi kaskoren bidez hedatzen da eta aplikazioak pantaila ukituz manatzen dira. Gutienez 6 eta 9 m2 arteko eremu bat beharrezkoa da.

Gehienetan ukipen-pantailak ondoko bi aplikazioekin banatuak dira:

  • "Kantuketan, mugi hitzen musikan"
    Lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek (Euskara Frantsesa Inglesa Gaztelera) 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, eta horretaz gain, "Kantuketan" erakusketan (2001-2006) zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera. Kantuketan erakusketaren gai nagusiak lau atalen bidez azaltzen dira aplikazioan.
  • "Euskal Herriko Aurpegiak"
    Aplikazio honen helburua ez da Euskal Herriaren azterketa eta ezagutza sakona egitea, izaera politikoari, historiari, kulturari, geografiari eta beste zenbait esparruri buruzko zertzelada nagusienak azaltzea baizik.