Euskal Herria Joan-Jinean bideoa

Euskal Herriaren egiazko itxuraren ezagutarazteko gaurko irudiak

Euskal Herria joan-jinean
Euskal Herria joan-jinean
Euskal populuaren eta kulturaren intimitatean sartzeko bidaia bat. Euskal Herria hobeki ezagutzeko giltzak.

"Euskal Herria joan-jinean" 10 minututako bideo dokumentalarekin, Euskal kultur erakundeak eskaini izan nahi dio publikoari dokumentu labur, dinamiko bat, gaur egungo Euskal Herria orokortasun batean aurkezten duena.

Euskal Herriaren bihotzean ustegabeko bidaia horrek ez du euskal kultura bakarrik aipatzen, nahiz kulturari leku handia eman. Euskal kulturaren inguruan dauden gauzak aipatzen ditu ere : zer tokitan garen, toki horretan jendea nola mugitzen den eta zer kultur adierazpen helarazten duen

Ikuslearentzat, beste hainbeste hausnarketarako bide berri eta euskal gaiak ikertzeko parada. Hain zuzen, bideo horren bidez, ikusleak Euskal Herriko mila koloretako bazterren edertasuna miresten ahalko du, osoki antzaldatzen ari den lurralde ekonomiko bat deskubrituz, bide berean nortasun azkar eta berezi baten lekuko izanik.

Bideo horren ekoizteko, Euskal kultur erakundeak (sortzaile eta ekoizleak) eta 16 Arts Production enpresak (ekoizlekide eta zinegileak) hiru partaide hauen laguntza eskuratu dute : CCAS EDF-GDF, Communauté dAgglomération Bayonne-Anglet-Biarritz, eta EITBrena. Bestalde, disketxe, artista eta beste egitura batzurekilako partaidetza berrien sortzeko izigarriko parada izan da : denek gogotik parte hartu dute proiektu horretan, haien laguntza emanez, lan hori argitaratu ahal izateko.

Euskal Herria joan-jinean bideoak harrera ona ukan du publiko zabal batengandik.

Baionako hiriaren eta Eusko ikaskuntzaren sorkuntza saria lortu du.

"Euskal Herria joan-jinean" lau hizkuntzatan egina da : euskaraz, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz.

Salmenta
  • 7 VHS zinta (hizkuntza batean : hautatzekoa)
  • 10 DVDa (lau hizkuntzatan