Batekmila programaren testuingurua
Euskal Herria aniztasun kulturalaren aurrean
Badu zenbait urte Euskal Herriak aldakuntza demografiko eta sozialak jasaten dituela. Migrazioaren jaropen garrantzitsuak eta bere ondorioz kanpoko hiritar kopuru gero eta handiagoa, demografiaren dinamika bertako populazioaren zahardadearekin adierazia, edo barnekaldeko lurraldeen rurbanizoaren fenomenoak bezalako elementu larriek dituzte Euskal Herriaren kultura eta bazter linguistikoak aldarazten.
Aniztasun kulturala errealitate bat da gaur egun eta herri honetako biztanleen nortasuna manera askoz adierazia da, hala nola, euskal historiaz beteriko lurraldean elkarbizitzean, euskaradunen eta beste jatorri ugariko egoiliar berrien bitartez.
Bizikidetasun kulturala finkatu
Honelako testuinguru soziologiko batean, euskal gizarteak egin beharreko apustua harreman espazio, komunitate ezberdinen arteko eta barneko elkar-ezagutza kokalekuen antolakuntzan datza. Egunero asmatuko litaizkeen horrelako elkarrekilako harreman laguntzek, saihestu behar dituzte harreman hausturak edo komunitateen antolaketak, hauek guziek sozial loturen kontra baitoatzi eta ber bidetik euskal jendarte osoaren ongi bizitzearen eta garapen iraunkorraren aurka. Ikuspen honetatik, gure herriko problematika lotzen ahal da internazional dimentsioko irrikekin, UNESCOk defendaturiko Adierazpen Unibertsala bezala.