Batekmila sorkuntza : ''Théâtre du Rivage
"Théâtre du Rivage" konpania Lapurdiko Getarian kokatua da eta aurten bere hamar urteak ospatu ditu.
Pascale Daniel-Lacombe da konpaniaren zuzendaria, eta Thierry Malandain koreografoarekin batera, ikusgarria bere osotasunean asmatu duena.
Bederatzi antzezle aukeratu ditu : 4 neska eta 5 mutil, ipar eta hego Euskal Herrikoak.
Hauek dira : Javier Barandiaran, Joxean Bengoetxea, Belen Cruz, Baptiste Eliçagaray, Arantxa Ezquerra, Amagoia Lauzirika, Xabier San Sabastian, Inaxio Tolosa eta Dorleta Urretabizkaia.
Hona nola definitzen duen bere lana zuzendariak :
"Eszenografia mugigarri bati esker, 8 antzezleak - batean personaia, bestean kontalari -, taula gurpiltxodun baten gainean bestelakatzen dira, erakutsiz historia beti mugimenduan dela. Orotara bost gertaldi dira, eta bakoitzak, aldiro, egoera eta giro berezi bat azaltzen du, erabat ezberdina. Antzezleen jokoa indartsua eta bizkorra agertzen da, eta eszenografia mota honekin, dantzariak espazio osoaz baliatzen ahal dira, tarteka, antzezleek eta dantzariek bat egiten dutela".