Batekmila sorkuntza : Baionako Musika kontserbatorioaren ekarpena

Baionako Musika Kontserbatorioaren ekarpena « Batekmila » proiektuarentzat  bikoitza da : musika elektroakustiko sorkuntza eta kantaria.

benat_achiary.jpg
benat_achiary.jpg
Laurent Martin konpositoreak, Baionan egin duen urte beteko « artista erresidentzian », obra berri bat asmatu du « Zinta dantza » ohiko dantzaren doinutik abiatuz.
Parisen goi-mailako musika ikasketak bukatu ondoren, Laurent Martin, toki ospetsuetara gonbidatua izan da eta egonaldi luzeak egin ditu, aipagarrienak direla : Erromako Villa Médecis, Madrilgo Casa Velazquez eta Kyôtôko Villa Kujôyama.

« Batekmila » ikusgarriarentzat egin duen musika sorkuntza nagusiak ordu laurden bat irauten du, baina gero, ikusgarrian zehar, zatitxoak entzuten dira, antzerkiaren eta dantzaren artean loturak eginez, horrela ikusgarriari osotasun bat ematen diola.

Kantaria Beñat Achiary da. Baionako Kontserbatorioan ohiko kantua irakasten du, eta kantari gisa, munduan gaindi ibiltzen da. Bere estiloa arras berezia da eta « Batekmila » ikusgarrian ere, ez du kanturik  hastetik buru ematen, baizik eta hitz bat edo hitzak hartuz, hobeki erran onomatopeiak baliatuz, zerbait aparteko eskaintzen du.