Euskal kultura Second Life unibertsoan

Euskal Herriko ANTIC agentziaren sostenguarekin eta "Euskal Herri numerikoa" desmartxa kolektiboaren baitan, Euskal kultur erakundea mundu birtualetan murgiltzen hasia da Second Life-ko Euskal Uhartean kultura animazio gune bat antolatuz. Esperimentazio bat gisa.

Artean
Artean
Gure asmoa euskal kulturaren balorapen modu berriak esperimentatzea da. Euskal kulturaren gaurkotasunaren eta bizitasunaren erakusteko baita publiko berrien hunkitzeko gisan.

Hastapen batean euskal kulturaren inguruko informazio zabalak erakusketa moldean baizik ez badira erakutsiak ere, pentsa daiteke, denborarekin, tresnak eskaintzen dituen komunikaziorako baliabideetan bermatuz, mintzaldiak et topaketa artistikoak antola daitezkeela ere bertan!

Euskal kultur erakundeak Second Life-ko "Pays Basque" Uhartean antolatu lehen gertakariak toki ezberdinetako 30 bat pertsona bildu ditu 2008ko urriaren 1ean, 17:00etatik 21:00etara.