Euskal kultura Second Life unibertsoan

2008/10/08

Euskal kultur erakundeak 2008ko urriaren 1ean "Second Life" hiru dimentsiotako unibertsoan antolatu ekitaldiak arrakasta polita bildu. 30 pertsona inguru hurbildu dira "Artean" kulturgune birtualera, 17:00ak eta 21:00ak artean.

Estreinatze denboran, jendea kulturgunea bisitatzen ari...

Hor zirenak toki ezberdinetatik konektatuak ziren (Bilbo, Baiona, Iruñea, Arbizu, Hernani, Hazparne, Angelu, Kanbo, Baigorri, Uztaritze, Nantes, Donostia, Olorue, Urdiñarbe, Paris...). Harremanak sortu ahal izan dira zuzenean "Artean" kulturguneko erakusgeletan.

Lehen esperimentazio horrek segida ukan behar luke Euskal kultur erakundearen partetik hasteko heldu den urtean. Anartean, beste hitzordu bat proposatua da 2008ko abenduaren 3an, Euskosareren eskutik, Second Life-ko "Pays Basque" uhartean beti,  Euskararen Nazioarteko Eguna kari.

Ekitaldi horiek ANTIC Pays Basque erakundearen laguntzarekin antolatuak dira.

Jakin gehiago:

Aipatu dute ere...