Ondare batzordea - 2009ko ekaina
Euskal kultur erakundeari lotua den ondarearen batzordea bildu da Zokoako portuan, asteazkenez arratsaldez, 2009ko ekainaren 17an, Itsas Begia elkarteak gomitaturik. Dominique Duguet lehendakariaren harrera onaren ondotik eta Itsas Begiko beste batzuen laguntzari esker (Antton Goikoetxea, Michel Péry eta Ramuntxo Ado), batzordekideak Brokoan ibili dira oren bat eta erdiz. Bizkaitar txalupa honetan bazabiltzatela, gai frango azalduak izan zaizkie hala nola Donibane-Lohizuneko badiaren babesa (Zokoako gotorlekuaren, Zokotarren Etxearen eta hiru dikeen historiaren bidez), ohizko nabigazioa itsasoan eta itsasontzien eboluzioa (arrantza tekniken arabera).