Xabier Lete zendu da
<p>Xabier Lete euskal idazle eta musikaria larunbat arratsean pausatu da Donostian, 66 urteetan. Ez Dok Hamairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Benito Lerxundi eta Mikel Laboarekin batera, besteak beste.
Xabier Lete euskal idazle eta musikaria joan den abenduaren 4an zendu zen Donostian. Olerkari, idazle eta kantari ezagunak aspalditik zituen osagarri arazoak. Alabaina, 1985ean gaixotasun larria atxeman zioten eta azken urteak eman zituen eritasun honen aurka borrokatzen.
1944. urtean Oiartzunen sortua, gehien bat musika eta literatura alorretan aritu zen. Ez Dok Hamairu taldearen sortzaileetakoa izan zen eta 1974an Xabier Lete izenburuko bakarkako bere lehen diskoa kaleratu zuen.
Literatura arloan, 2009. urtean euskara saileko Euskadi Literatur Saria eskuratu zuen Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanarentzat.
Ehorzketak abenduaren 7an, astearte arratseko 19:00etan iraganen dira Urnietako elizan.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)