''Xahakoa'' pastoralak Attuli gogoan
Barkoxtarrek Patrick Queheillek idatzi "Xahakoa" pastorala hiru aldiz emanen dute uda honetan, uztailaren 25ean eta 31n bai eta ere agorrilaren 8an. Alexis Etchecopar "Attuli" olerkaria eta kantugilearen obran et bizitzan oinarritzen den ikuskizuna.
''Xahakoa'' Alexis Etchecopar ''Attuli'' izengoitiz ezagunagoa zen olerkariaren kantu famatuaren izenburua jarri dio Patrick Queheille pastorala idazleak bere azken lanari. Izan ere barkoxtar poetaren obra eta bizitza haritzat hartu ditu aurtengo pastoralaren mamia ontzeko.
Attuliren ibilbidearen bidez publikoak bigarren mundu gerlako garaiko Zuberoa hobeki ezagutuko du baita gerla ondoko garaia ere eta honek zekartzan aldaketa handiak arlo guzietan.
Jean-Fabien Lechardoy errejenta izanen delarik herritarrek "Xahakoa" Pastorala hiru aldiz emanen dute Barkoxen:
Xehetasunak
- Patrick Queheille-rekin elkarrizketa
- "Xahakoa"pastorala: bideo-aurkezpena
- Sarrerak eta lekuen atxikitzea : www.etxahun.org
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)