Jean Errecart-en bizia "Ze bolada !" ikusgarrian
Pier-Pol Berzaitz-en zuzendaritzapean, Beritza konpainiak "Ze bolada!" ikusgarria estreinatuko du azaroaren 7 eta 8an. Ikusgarria, 1925-1970 urteetan Iparraldeko laborantzaren berritzearen "aita" izan den Jean Errecart-en bizian oinarritzen da.
Jean Errecart pertsonaia
Jean Errecart (Oragarre 1909an - Parise 1971), Amizkuzeko politikaria zen (auzapeza, kontseilari orokorra, deputatua eta senatorea). Bere garaiko gizon garrantzitsua izan zen ipar Euskal Herriko laborantza berritzen lagundu baitzuen, urte eroetatik 1970 hamarkada arte.
Bere bizi guzian, laborarien formakuntzen eta etxaldeen mekanisazioaren alde borrokatu zen, bai eta etxetiarren eskubideen alde ere. Bera izan da ere Lur Berri kooperatibaren sortzailea, bai eta Jean Errecart izena daraman Donapaleuko formakuntza erakundearena ere.
Preseski, Jean Errecart erakundea izan da Beritza konpainiari bere sortzailearen biziaren inguruko sorkuntza bat egitea galdetu diona.
Arte mota ezberdinak nahasten dituen omenaldi-ikusgarria
Pier-Pol Berzaitz antzerki idazleak eta kantariak zuzendu "Ze bolada! Jean Errecarten so begiz" ikusgarriak erakusten du Jean Errecart nola bizi izan zen 1925etik 1968a arte iraun duen bere bizi publikoko 40. hamarkadan.
Horretarako, Beritza konpainia Elena Phagaburuk idatzi biografian oinarritu da (Ikusgarriaren estreinaldiaren karietara argitaratu eta hedatua izanen dena).
Bi oren baino gehixeago irauten duen ikusgarri honentzat, Pier-Pol Berzaitz-ek hogeita hamar bat artista eta aktore bildu ditu, horien artean :
- Karlos Gimenez piano-joilea eta bere orkestra, musika sorkuntzarentzat;
- "Aukeran" konpainiako dantzariak eta Edu Muruamendiaraz koreografoa;
- Allande Boutin kazetaria, ikusgarrian ikusten ahalko den eta artxibo irudiz osatzen den bideo-dokumentalaren egilea.
"Ze Bolada!" azaroaren 7 eta 8an estreinatuko da Donapaleun. Ondotik Izpuran, Hazparnen, Bilbon eta Baionan ikusgai izanen da urte bukaera aitzin.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)