Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian
"Kaperan akapeka" saileko hirugarren kontzertua irailaren 5ean iraganen da Hendaia Abbadiako jauregian, 18:00etan. Bi artista handirekin: Pier-Paul Berzaitz Muskildiko seme famatua eta Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoa.
Pierpol Berzaitz, duelako berrogei urte hauetan ezagutua dena, ez da bakarrik kantaria, hitzak eta musikak berak egiten ditu. Badu dohain! Kantagintza tradizionalean oinarrituz, musikaren ikuspegi berria eskaintzen digu.
Bestalde, 5 pastoral eta 5 komedia musikal idatzi ditu eta azkenik "Orreaga" ikusgarria, iaz Baionako zuzen plazan emana.
Abbadian, bere kantuekin batera, beste poeta batzuen hitzak ere kantatuko ditu, hala nola : Topet-Etxahun, Manex Erdozaintzi-Etxart, Michel Labéguerie eta Xabier Lete.
Pier-Paul Berzaitzekin batera Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoaren entzuteko parada izanen da ere.
Antolatzaileak : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoine d'Abbadie Fundazioa.
Kontzertua 18:00etan hasiko da Abbadia Jauregiko kaperan.
Sartzea: 8 euro.
Lekuak atxikitzeko 05 59 20 04 51.
Oraidanik oroit "Kaperan akapela"-ren ondoko hitzordua 2009ko urriaren 10ean iraganen dela, "Iratzeder" olerkari zenari eskaini omenaldi berezi batekin.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)