Euskal Itsasbazterra/Littoral Basque
Euskal Itsasbazterra/Littoral Basque 1986az geroz lurraldean errotua den elkarte bat da. Denborarekin profesionalizatu da, eta lurraldeko elkargoekin elkarlanean, ekologia eta ingurumen heziketa alorreko aditua bilakatu da, iraunkortasuna kontutan hartzen duten ekimenak lagunduz eta kultura proiektuak garatzen lagunduz. Abbadiako eremuaren baloratze publikoaren karguduna da, Hendaiako Herriko Etxea eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin batera. Orain, ipar Euskal Herriko kostalde guzian ari da, eta bereziki Urruña eta Ziburu arteko erlaitzan.