Zineskola
Heziketa irudiari – Eskolak zinemara euskaraz
Lehen mailan, ikastoletan edo sare elebidunetan ari diren ikasleen korpurua etengabe handitzen ari da azken urteotan eta Iparralde mailan, lehen mailako ikasleen %40a osatzen dute, hots 6 000 ikasle baino gehiago. Publiko horren nahiak asetzekoak dira oraindik.
Horrela, euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguguko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da. Horrela, 2017tik honera, kalitatezko bizpahiru film proposatuak dira urtero ikusle gazteei eta beren irakasleei. Film bakoitza, aholkulari talde batek landu ustiapen pedagogikoaren proposamen batez lagundua da. Proposamen hori irakasleei aurkeztua zaie berendako antolatu film proiekzio berezien denboran.
Horrela, ikasleekin filmaren inguruko lan berezia egin dezakete, proiekzioa aitzin eta ondotik. Irakasleak desmartxa horretan lagunduz eta eskaintza hori ahalik eta jende gehienen gana hel dadin segurtatuz,
Zineskola dispositiboaren bidez, hauek dira EKE-k eta bere partaideek finkatu helburuak:
- lehen mailako ikasleei kalitatezko euskarazko animazio filmak proposatzea;
- euskararen praktika ikastetxetik kanpo sustatzea;
- zinegela eta zinema ezagutaraztea;
- irakasleei tresna pedagogikoen eskaintzea.
2023ko edizioaren zenbakiak
- 2 film ipar Euskal Herriko 11 zinema gelatan
- 119 emanaldi
- 92 ikastetxe
- 4334 ikasle
Partaideak
- IKAS euskal pedagogia zerbitzua
- Hezkunde Nazionala
- Cinéma & Cultures
- Cinévasion
- Zineuskadi