Eleketa, ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketa programa
Ipar Euskal Herriko memorio kolektiboaren ikus-entzunezko bilketa bat
Kultura ondare immateriala egunero bizitzen da hizkuntzaren eta bere erabilpen guzien bidez, praktika sozialen, erritoen, besten, ikusgarrien edota naturari edo eskulangintzari lotu jakindurien eta trebetasunen bidez.
Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen "Eleketa, ahozko oroimenak" izeneko erakusketa ibiltaria sortu du EKE-k 2020. urtean.
Praktika horietaz jendeek dituzten bizipenak eta jakinduriak atxikitzeko, baina ere horien hedatzeko, 2007an EKE-k ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memorioaren bilketa programa garrantzitsu bat abiatu zuen. Gaur egun Eleketa programa bezala ezagutzen dugun lan hori 2009. urteaz geroz Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obralaritzapean egiten da. Horrela, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduak dira. Lekukotasun bakoitza filmatua, numerizatua, sailkatua eta deskribatua da (lekukoaren biografia, elkarrizketaren baldintzak, sekuentzien mamia). Horrela, Baionako Artxibotegiak artxibatu eta publikoaren esku uzten ahal du.
Laburbiltzeko Eleketa programaren bitartez, EKE-k ondoko helburuak finkatu ditu:
- ipar Euskal Herriko ahozko memorioaren biltzea;
- lekukotasunen artxibatzea;
- fondoen hedatzea, publikoaren esku utziz eta balorizazio operazio ezberdinen bidez.
EKE-k Eleketa fondoa multimedia erakusketa ibiltari batzuen bidez ezagutarazi nahi izan du, besteak beste:
- Amikuztarrak mintzo (2009)
- Itsasturiak (2011)
- Soka, euskal dantzaren urratsetan (2015)
- Eleketa, ahozko oroimenak (2020)
Bestalde sorkuntza artistikoen bidez eta lurralde polo ezberdinetan, ikastetxeetan eta mediateketan egin arartekolaritza ekintzen bidez gauzatu da ere bildu funtsaren inguruko mediazioa.
Azpimarratu behar da ere publikoari zabalik den kontsultagune bat badela EKE-ren Uztaritzeko egoitzan, Lota Jauregian, eta lekukotasun batzuk Mintzoak.eus webgunean kontsulta daitezkeela.
Programa zenbakitan (2007-2023 urteak)
- 485 lekuko
- 560 oren grabaketa
- 10.000 ikus-entzunezko zati inguru
- 10 datubase
- 113 herri
Partaidea
Gehiago jakin
- Eleketa - 2007-2023: zenbakiak (PDF)
- "Ahozkotik artxibora: Eleketa fondoa" (2021eko euskal etnopoloaren kolokioaren karietara egin aurkezpena)
- Kanaldude herri telebistak 2021eko azaroan egin erreportaia (bideoa)
- Eleketa - 2007-2020: lekukoak (PDF)
- Eleketa - 2007-2020: metodologia eta zenbakiak (PDF)
- Eleketa, Euskal Herriko memorio kolektiboaren ikus-entzunezko bilketa - Xiberoa - Bilketaren egoeraren azterketa – 2018ko iraila (PDF)
- 2007-2013ko Eleketa programa - Ahozko memorio kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena ipar Euskal Herrian – 2014ko urtarrila (PDF)
- www.mintzoak.eus