"Giltzadun etxea" antzerkia Baionan
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak "Giltzadun etxea" euskarazko antzerkia proposatzen du apirilaren 30ean, 20.30etan, Baionako antzokian. Sorkuntza berri horrendako, Fernando Bernués taula-zuzendariak Mada Aldereteren olerki-bilduma antzerkiarentzat egokitu du. Hiru emazte antzezle talentutsu taularatu ditu, eta hauek jendarte-langileen bizia erakusten dute.
Pertsonaiek bortizkeria jasan duten emazteendako bi geriza-etxetan lan egiten dute. Kontakizuna arrunt erreala da autorea zazpi urtez ari izan baitzen hezitzaile gisa horrelako etxeetan.
Soinu-banda baten gainean iragaten dira bizi-zati horiek, Ainara LeGardon musikariak zuzenean sortuak, eta Maialen Sarasuaren bideoez lagunduak. Emazte horiek egia mingarria eta ezezaguna erakusten digute hobeki uler dezagun; erabiliak diren izenak dira gezur bakarrak.
- Fernando Bernués, taula-zuzendaritza, eszenografia
- Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado, Ainara LeGardon-ekin
- Ainara LeGardon, musika | Sara Cózar, zuzendari-laguntzailea | Maialen Sarasua, irudiak | Ana Turrillas, jantziak | Xabier Lozano, argiak | Javi Alonso, diseinu grafikoa
- Produkzioa : Tanttaka Teatroa
Xehetasunak
- Gehiago jakin - Lekuak atxiki
- Tfnoa: 05 59 59 07 27