Mairu antzerki tailerra "Intxaurra"

Mairu antzerki tailerra "Intxaurra"

Sinopsia : Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Onddoren batek kalte egiten dio, eta fruituak, kanpoko azal eta guzi erortzen dira lurrera. Azalak intxaurrak ito eta usteltzen ditu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina burua ere galtzen hasia denez, ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea. Terexak tarteka herriko medikuaren eta Xorrotxa, gaztetako adiskidearen bisitak jasotzen ditu. Azken hau, urte luzez atzerrian aberastasunen bila ibili ondoren, berriki herrira itzulia da. Baina bi lagun hauez gain, bere eldarnio eta ametsetan bertze hiru pertsonaiarekin eginen du topo Terexak. Piarres, bere birraitatxi Ganixen lagun mina, lehen mundu gerran hildakoa, Osaba Miguel, errefuxiaturik zegoela hil zutena, eta Terexaren ama zena azkenik. Hiru pertsonaia hauen mamuekin Terexaren familiaren historia ezagutuko dugu. Errealismo magikoan murgildu eta irudi poetikoak baliatzea da asmoa. Terexaren sentimendu eta emozioen bidez, inguratzen gaituen ekosistemak, inguratzen gaituzten baldintzek, guregan duten eragina azalerazi. Inguruko baldintzek eta ezaugarriek eragiten dutelako herriengan, hizkuntzengan, jendearengan... inguratzen duten lurrek landareengan eragiten duten moduan.

  • Testua: Gaizka Sarasola
  • Zuzendaritza: Mairu (Manex Fuchsen laguntzarekin)
  • Antzezleak: Josune Etxepare, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi, Gaizka Sarasola
  • Musika: Ibai Gogortza eta Gaizka Sarasola
  • Publiko guzientzat

Xehetasunak

  • Sartzeak salgai egun bertan
  • Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean:  05.59.54.66.89

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)