Hiztun berriak eta bertso-mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri?
Hiztun berrien hizkuntza identitatea eta hizkuntza erabilera ikerlerro emankorra bilakatu da hizkuntza gutxituen esparruan. Bestelako hizkuntzen kasuan bezala gurean ere, ikerketek erakutsi dute hiztun berrien hizkuntza erabilera loturik dagoela nolabait, hiztun gisa nork bere burua legitimo sentitzearekin edo eta besteengandik hiztun legitimo gisa hartua izatearekin.
Hiztun berriak eta bertso-mundua. Legitimatu a(ha)la auzitan jarri? izeneko mintzaldi honetan, Miren Artetxek bertsotan trebatzeak eta bertso-munduan sozializatzeak hiztun berrien legitimazio prozesuan izan dezakeen eragina aztertuko du, alde batetik. Eta bestetik, bertsolariaren irudi kanonikoa legitimazio prozesu horretan muga ere izan daitekeela argudiatuko du.
Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin frantsesez, Euskal etnopoloaren 2019-2020ko mintegian sartzen dena.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- 2019-2020ko mintegiaren 1.hiruhilako egitaraua (PDF)
- Etnopoloa
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)