Olentzero ohituraren gizarteratzea Ipar Euskal Herrian

Eleketa ahozko ondarearen bilketa daraman sailean, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herrian Olentzeroren ohitura berpiztearen eta zabaltzearen eragile nagusi batzuk filmatu ditu.

Libe Goñi

1969an Iparraldeko lehen ikastolaren andereñoa bilakatzen da Libe Goñi, Baionan. Bere bizi profesional osoa ikastolen zerbitzuko eman du. Horretaz gain, asko ekarri du ere kultura arloan, bereziki olentzeroren ohidura iparraldean gizarteratzen lagundu duelako, ikastolen bidez besteak beste. Ohidura horretaz dituen oroitzapen batzu aipatzen dizkigu.

 

Gehiago jakin

Mirentxu eta Laurent Apesteguy

Mirentxu eta Laurent Apesteguy Ipar Euskal Herriak 1970 hamarkadan ezagutu duen berritze kulturalean parte hartu dute, bereziki Olentzero ohiduraren baitan. Tradizio hori Arrangoitzeko ikastolari esker deskubritu zuten, haien semeak hor eskolatuak baitziren. Ikastola honek plazaratu zuen lehen aldiz Olentzero 1971n. Geroztik, Laurent etengabe badabil herriz herri, ohidura hedatzen, Biarritzen, Angelun, Senperen, Arbonan.

 

Gehiago jakin

Ikus ere