Eleketa, ahozko memoriaren bilketa
"Eleketa" programa, ahozko euskal ondarean oinarritzen da (bizipenen eta jakitateen kontaketak, kantuak eta elezaharrak, etab.): hunen biltzea, artxibatzea eta hedatzea du helburu.
Ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu da Baxenabarren, Ipar Euskal Herriari hedatzeko asmoarekin. Nafarroako erakundeek (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) Euskal kultur erakundeari proposatu proiektuak, Baxenabarreko Garapen-Proiektu Kolektiboaren, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu nagusiaren eta Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzak ukan ditu.
Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri du. Metodologia honen lehen urratsa izan da gidaritza batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko.
Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen "Eleketa, ahozko oroimenak" izeneko erakusketa ibiltaria sortu du Euskal kultur erakundeak.
2009an, Kontseilu nagusiak lanaren obragintza hartu du, Euskal kultur erakundea obralari dagoelarik.
Lekukotasunen bideoak, numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira departamenduko artxibo zerbitzuan kontserbatuak eta ikusi ahal izateko, Baionako artxibategian eta Pauen (ikus metodologiaren bideo-aurkezpena).
Bilketaz eta artxibaketaz gain (departamenduarekin partaide), Eleketa ikus-entzunezko fondoaren balorizatzeko ekitaldi ezberdinak antolatzen ditu Euskal kultur erakundeak: sorkuntza artistikoa, proiektu pedagogikoa eta erakusketa interaktiboak (ikus adibidez "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa).
Gehiago jakin
Urtez urte
Amikuzeko lekukoen hautaketa Donapaleuko Zabalik elkartearen (Manex gogoan) aholkuei esker egina izan da.
Donapaleuko (Marie Oxarango, Kattin Harisgarat, Kattina Etcheverry, Ttotte Ainciboure), Gabadiko (Alexandre eta Pantxika Bordagaray, Albert Dubois), Garrüzeko (Isidora Claveranne) eta Martxuetako (Léon Tissier) 8 presuna grabatuak eta filmatuak izan dira 2007ko abuztua eta abendua bitartean.
Amikuzetik aparte, Ameriketan ibili 2 artzainen lekukotasunak bildu dira: Jean-Pierre Erreca (Urepele) eta Louis Biscaichipy (Ezterenzubi) bere etxolan, Iratin.
Lekukotasunen bideo zatiak beren deskribapenekin integratuak dira Euskokultur fundazioko datubasean eta Nafarroako Unibertsitate publikoaren atarian navarchivo gunean aterpetuak. Ale bat artxibatua da Euskal kultur erakundean eta Aldudarrak Bideo (operazioaren partaide teknikoa) elkartearen egoitzan.
2007ko bukaeran, departamenduko artxibo zerbitzuak bilketa lan hori bere ikus-entzunezko artxiboetan sartzeko xedea duela jakinarazten du.
Amikuzeko esperientzia eredugarri honi esker, bilketaren metodologia bideratu du EKEk, ondoko urteetan Baxenabarren eta Iparraldean zabalduko dena.
19 inkesta egin ditu Euskal kultur erakundeak Donapaleuko, Donibane Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetan :
- Donapaleuko kantonamenduan: Michel Mendibil (Gabadi), Noël eta Kattalin Lacoste (Ilharre), Jeanne Alchourroun, Georgette Errecart (Arberatze-Zilhekoa), Marie-Jeanne Auchoberry eta Jeanne Doxaran (Donapaleu), Jeanne Arcondéguy (Lohitzüne-Oihergi), Dominique Etchegaray (Domintxaine), Gérard Sabarots (Oragarre), Jean-Marie Larroque (Arboti-Zohota), eta Joana Davant (Urrüstoi-Larrabile).
- Donibane Garaziko kantonamenduan: Guillaume Irigaray (Ahatsa), Michel Curutchet eta Michel Tihista (Ezterenzubi), Beñat Urruty (Mendibe), Jean-Baptiste Barberena (Zaro), Flontxa Harispe eta Beñardo Indart (Uharte-Garazi).
- Baigorriko kantonamenduan: Marie-Jeanne Minaberry (sortzez Bankarra).
Oharra : Helburu nagusia zen Amikuzeko bilketa 2008an bururatzea. Baina beste proposamen bat sartu da artean. Garaziko Sindikatak eta Aezkoako Juntak (Leader proiektuaren barnean) Baxenabarreko bilketaren partaideak diren Euskal kultur erakundeari, Euskokultur fondazioari eta Aldudarrak Bideori galdegin diete filma bat egin zezaten memoria kolektiboaren biltzeko Garazi eta Aezkoa haranetako mugaz gaineko harremanetaz. Hara zergatik 6 bideo grabatu diren Donibane Garaziko kantonamenduan. Baigorriko kantonamenduko grabaketa ere beste proiektu berezi bati lotua da.
Elkarrizketen numerizazioa eta muntaketa:
Aldudarrak Bideoko bulegoetan egiten dira.
Elkarrizketa bakoitzaren informazioen tratamendua:
- Departamenduko artxibo zerbitzuarentzat : inbentarioa eta indexazioa Arkhéïa progizialaren bidez eginak dira, hots bideo zatien informazioa datubase ezberdinetan integratua, departamenduko artxibo zerbitzuaren aginduak segituz.
-
Euskokultur fundazioarentzat : 2007an abiatu ildotik, informazioa igorria zaio, Excel-en bidez tratatu ondoan. Bidalketa hau 2009 hondarrean bururatu da, Kontseilu nagusiaren obragintzaren ondorioz.
Balorizazio ekintzak:
- "Biharko etnologoak" proiektu pedagogikoa abiarazi du EKEk 2008-2009 ikasturtean, Donapaleuko lehen mailako eskoletan eta kolegio pribatuan, haurrek beren baitarik ikus eta ikas dezaten zer den bilketa lan baten egitea. Gaia : besta. Egitasmo hau 2009ko ekainean bururatu da.
- « Kiski ta kaska » sorkuntza: lau artista gazteek asmatua Amikuzeko bilketan aipatu gaietaz inspiratuta (transmisioa, belaunaldien arteko harremanak, euskal mitologia). Antzerkia, musika inprobisaketa eta ipuina nahasten dituen ikusgarria Donapaleun aurkeztua izan da 2008ko maiatzaren 16an.
Aukera berri batzuetaz baliatu nahian, Baxenabarreko mugak gainditu ditu bilketak 2009an.
Donapaleuko kantonamenduan:
Bururatu da Amikuze aldeko bilketa. Hamaika pertsona elkarrizketatuak izan dira: Jean-Pierre Lapouble (Arberatze-Zilhekoa), André Narbaits (Arrueta), Maddi Auvray, Odette eta Katti Lucu (Bithirina), Jean-Claude Mailharin (Amenduze), Jean Urruspil eta Dorothée Mailharin (Donapaleu), Pascal Biscay, Pettan eta Germaine Dufau (Behauze), Xeñan Belleau (Garrüze) eta Frantxoa Belleau (Amorotze-Zokotze).
Iholdiko kantonamenduan:
Tokiko aholku batzordeari esker (Pierra Laco, Mañex Molimos, Lucien Ruspil eta Mañex Olçomendik osatua), lekuko andana bat begistatu ditu EKE-k. Horietarik bi elkarrizketatu ditu : Pierre Salles (Izura) eta Piarre Petoteguy (Jutsi).
Bestalde, Irissarriko Herriko Etxeak galdeginik, 6 pertsonen lekukotasunak bildu ditu herri hortan, 2010ean segitzeko asmoarekin : Beñat Etcheverry "Fitero", Marie-Jeanne Otharan, Aña Idieder, Henri eta Mathilde Haran, Jeanne Etchegoinberry eta Marie Dagorret.
Garazi-Baigorriko kantonamenduetan:
Kantonamendu hauetan ere hastea erabaki du Euskal kultur erakundeak, adinean zoatzin jende batzuen elkarrizketatuz : Bettiri Argain eta Antoinette Lekumberry (Ortzaize), Fanny Arrabit (Bidarrai) eta Martial Inchauspé (Donibane-Garazi).
Xiberoan:
Philippe Etchegoyhen xiberotar semeak aholkaturik, Iratin dagoen Lakarriko Johañe Etchebarne artzaina elkarrizketatua izan da bere olhan.
Lapurdin:
Itsasuko Herriko Etxeak, 2008ko bukaeran, bere kabuz bildu 10 elkarrizketen mamiaz interesatua agertu da EKE. Herriko Etxearekin adosturik, Xabier Itçaina CNRS-eko ikerlariak (Aldudarrak Bideorekin) egin grabaketa horiek muntatu eta tratatu ditu bere fondoan sarrarazteko.
Elkarrizketatuak hauxe dira: Dominika Aguerre, Mayi Poulou, Pascal Paris, Dominica Heguy, Janette Elissetche, Simone Larronde, Jeanne eta Manex Olhagaray, Gratien Larronde, Paul Harispourou, Norberto Aguerre, Pierre Iharour.
- "Eleketa–Amizkutarrak mintzo" erakusketa interaktiboa: Amikuzen bildutako 30 lekukoen 72 bideo zati hautatuak izan dira eta baloratuak. Donapaleuko mediatekan estreinatua eta ikusgai 2009ko azaroaren 18tik 2010ko urtarrilaren 16ra, Baionako artxibategian aurkeztua izan da 2011 urte hastapenean.
-
"Amikuztarrak mintzo" erakusketaren sareratzea EKEko atarian.
Itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak…) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du bilketak 2010ean. Gai horren inguruan 27 inkesta (32 lekuko) egin dira. Bestalde 4 grabaketa burutu dira zapatagintzari buruz (Hazparnen eta Xiberoan) eta beste 10, gai ezberdinen inguruan.
Orotara beraz 39 grabaketa egin dira 2010ean. Itsas ondareari buruzko bilketa 2011n balorizatua izan da.
Iholdi-Oztibarren: tokian tokiko laguntzaile batzordeari esker (Pierre Laco, Mañex Molimos, Lucien Ruspil eta Mañex Olçomendi). Beñat Ourthiague , Jean Olharan, Panpale Erdoçaincy, Jean Bacho, Marie-Jeanne Bouzout, Lucien Ruspil (Larzabale) ; Maina Ithurralde (Izura), Nane Arhets (Uharte-Hiri). Orotara 8 lekukotasun.
Bestalde departamenduari eskaerari erantzunez, Irisarriko "Ospitalea" etxearen inguruko lekukotasunak bilduak izan dira eskualde hortan. Lau pertsona elkarrizketatuak izan dira hiru bideo grabaketa burutu direlarik: Pierre Iribarren, Maddi Aguerre (Irisarri) ; Germaine Minaberry eta Juanita Lacourrège (Ortzaize).
Garazi-Baigorri kantonamenduan: Jeanne eta Jose Manuel Eliceche, Jean-Noël Etcheverry, Beñat Duclos, Marie-Angèle Echevertz (Bidarrai) ; Manex Lanatua (Ahatsa), Martin Sabalçagaray Baigorri). Orotara 6 lekukotasun.
Lapurdin: Yvonne Bellecave (Makea), ordurarte elkarrizketatu lehen emagina. Donibane Lohizune / Ziburuko portuaren inguruko bi lekukotasun, "Itsasturiak" erakusketa kari eginak: Ziburuko Marin ontziolako familia eta Arturo Garcia (Urruña). Bestalde Hazparneko 10 lekuko mintzatu dira zapatagintzaren gaia jorratuz.
Orotara 30 inkesta egin dira 2011n.
Balorizazio ekintzak:
- "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketarekin EKEk itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaini du, Donibane Lohizune/Ziburuko marinelen bizia multimediaren bidez kondatuz. 2010ean bildu 27 lekukotasunetan oinarritu da: arrantzale, arrantzaleen emazte, arrain saltzaile, ontziegile, xaiako langile, mariñel formatzaile, kontserbategietako langile, sare konpontzaile, etab. EKEk erakusketa hori muntatu du Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu nagusiaren partaidetzari esker. Dirulaguntzak ukan ditu: Gipuzkoako Foru Aldundiarena, Caisse d’Epargne Fundazioarena, Europako Arrantzarako Fondoarena (Axe 4 - Groupe Côte Basque - Sud Landes). Donibane Lohizunen estreinatua 2011ko irailan, ondotik hainbat herri eta hiritan aurkeztua izan da, besteak beste Biarritzen, Baionan, Irisarrin, Bilbon, Hendaian, Zarautzen.
- Itsasturiak erakusketa Euskal kultur erakundeko atarian.
Eleketa programaren batzorde zientifikoa 2012ko ekainean bildu da eta 2012-2013 urteetako gaiak finkatu ditu:
- Euskal dantzaren inguruko tradizioak (horietan maskaradak eta pastoralak)
- Aturri ibaiaren inguruko ondarea
- Zapatagintza eta espartingintza
2012an eta 2013an, EKE lehen bi alorreko lekukotasunak biltzen hasi da. Bestalde Orbaizetako bi lekuko filmatu ditu 2012an: Sabino Egurze artzaina, eta Beñardo Anchorena, bereziki Irati oihanaren egur ustiapenaz.
2007-2013ko Euskal Herriko Lurralde Kontratua burutua, ondokoa oraindik ez izanik ere plantan, ahozko bilketak segitu du ber kuadroan, Departamenduaren obragintzapean, EKE beti obralari.
Orotara 28 inkesta (38:11:48 ordu), hots 36 (22 gizon eta 14 emazte, horietan 3 frantsesez) lekuko filmatu dira gai hauek barnatuz:
- Euskal dantza: 16 inkesta (18 lekuko: 13 gizon eta 5 emazte);
- Zapatagintza Xiberuan: 3 inkesta (5 lekuko).
Bestalde, gai berezi batzuk jorratu dira:
- Comète sarea 1939-1945 gerla garaian
- Olentzero ohitura (Laurent eta Mirentxu Apesteguy)
- Jakitate berezi sailan, makila egilea den Charles Bergara
2013 hondarrean, 2007-2013ko Euskal Herriko Lurralde Kontratuaren baitan burutu bilketak 197 inkesta kondatzen zituen 228 lekukoen ganik bilduak, hots 222 ordu pasa orotara.
2014ko hondarrean, Ipar Euskal Herriko ahozko memorioa bilketaren 8garren urtea bukatzean, bilan orokor baten egiteko garaia Euskal kultur erakundearentzat:
- 225 inkesta, 264 lekuko filmatuak (167 gizon eta 97 emazte)
- Iraupen orokorra 260:33:26 ordu
- Lekukoen adina: 60 urtez petik (31), 60 eta 80 urte bitartean (116), 80 urtez goiti (118)
- Lurraldearen jatorria: Xiberua (36), Baxenabarra (104), Lapurdi (125)
- 6400 bideo-zati 9 datubaseetan sailkatuak Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibo zerbitzuarentzat
Gehiago jakin: "Eleketa" programa - 2007-2013 - Ahozko memoria kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena Ipar Euskal Herrian - 2014ko urtarrila (PDF)
Eleketa programak bere bidea segitu du 2015ean, Departamenduaren obragintzapean, EKE beti obralari.
28 inkestetarik 4 dantzari buruz eginak izan dira.
Gainerateko 24ek ere aktualitate garaikidea jorratu dute, hala nola iparraldean XX. mendearen bigarren zatian eragin duten mugimenduen historia, izan dadin kultura, erlijio, ekonomia, gizarte ala politika sailetan. Hor aurkitzen da beraz kooperatiben garapena (lekukotasun 1), emazte mugimenduak eta bizi baldintzak (2), talde politikoen sorkuntza eta bilakaera (7), hizkuntza eta literatura arloko gertakariak (2), baita bertsularitzak (7), antzerkiak (1), kantuak eta musikak (4) segitu duten bidea.
Eleketa "Soka" erakusketa ibiltarian
Euskal dantzari buruz bildu diren 64 lekukotasunen 180 zati agertu dira "Soka" erakusketaren barnean eta agertuko dira 2016an eke.eus webgunean. "Soka, euskal dantzaren urratsetan”, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du 2015ean, Gipuzkoako diputazioarekin eta “Donostia 2016” fundazioaren partaidetzarekin, euskal dantza hobeki ezagutarazteko helburuarekin, publiko zabalari batez ere.
Xehetasun gehiago: soka.eus
2015ean hasi gai orokorraren haritik segitu du Euskal kultur erakundeak ahozko memoria biltzen.
2016an, 28 lekukotasun bildu dira sail hauen inguruan: bertsularitza (lekukotasun 1), kantua eta musika (1), hizkuntza eta literatura (2), garapen eta bilakaera sozio-ekonomikoa (14), emazte mugimenduak eta bizi baldintzak (6), sindikalismoa (1), talde politikoen sorkuntza eta bilakaera (2). Azken bat Beskoitzeko ur gazituetaz.
2017. urtetik goiti Terexa Lekumberri ari izan da XX. mendeko mugimendu berritzaileen gai anitza sakontzen, tokian-tokiko fokus batzuk eginez artetan (adibidez 2022-2023an Zuberoan, eta 2023-2024an Oztibarren).
Mintzoak-eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria
Euskal kultur erakundeak sortu ataria Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi dituen plataforma numerikoa da. Horretan sareratua izan da Eleketa, 2007tik 2009ra EKE-k bere ekimenez eraman duena, 2009tik hona Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eraman programa.
Gehiago jakin: Mintzoak ataria
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa (2020-2024)
Euskal kultur erakundeak ikus-entzunezko bilketa horren aberastasuna ezagutarazi nahi du "Eleketa, ahozko memoriak" erakusketa ibiltariaren bitartez.
Gehiago jakin