Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da.

Omenaldia Juan Antonio Urbeltzi, Biarritzen 2018ko azaroan. Ezkerretik eskuinera, Jon eta Claude Iruretagoyena, Juan Antonio Urbeltz (© Olivier Houeix)
Omenaldia Juan Antonio Urbeltzi, Biarritzen 2018ko azaroan. Ezkerretik eskuinera, Jon eta Claude Iruretagoyena, Juan Antonio Urbeltz (© Olivier Houeix)
Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz.

Tradizioaren iturri zaharretara jo, ongi ezagutu, transmititu bide berriak eraikiz, hauxe izan da Juan Antonio Urbeltzen lan ardatz nagusia 1960. hamarkadaz geroz.

Donostiako Argia dantza taldeko kideekin, hasi zen herriz herri, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuz, tokiko dantzen ikasten eta biltzen. Bildutako altxor horietako berreskuratze lan nabarmena "Axuri Beltza" Jaurrietako nesken dantza (1969) izan zen.

Dantzen sinbolismoa eta ohiduren interpretazioa ikertu ditu. Hainbat liburu ere idatzi ditu.

Gaur egun, donostiar ospetsuak segitzen du ikusgarriak sortzen, Argia dantza taldearen zuzendaritzan. 2004az geroz, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide dago.

J.A.Urbeltz-ekin elkarrizketa: bideo-zatiak

2010eko udan, Euskal kultur erakundeak Juan Antonio Urbeltz filmatu du Donostian.
Gai bakoitzari doakion bideo-zatia ikusteko, titulu gainean klik egizu:

J.A. Urbeltz-en bibliografia

  • Dantzak. Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos. Euskadiko Kutxa, 1978.
  • Música militar en el País Vasco. El problema del zortziko. Pamiela, 1989.
  • Bailar el Caos. La danza de la osa y el soldado cojo. Pamiela, 1994.
  • Alardeak. "Bertan" bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995.
  • Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y "moros". Pamiela, 2000.
  • Danza vasca: aproximación a los símbolos. Etor, 2001.
  • Euskal Herria eta Festa (Santiago Yañez argazkiliarekin batera). Elkar, 2003.
  • Danzas morris: origen y metáfora. Pamiela, 2007.