Leihotik
Koregrafia : Nathalie Vivier & Ihintza Irungarai
Iraupena : 20 min
Gonbidatutako hainbat koregraforekin elkarlanean aritu izan ondotik, talde gaztea koregrafia idazkeran hasi da. Ihintza Irungarai eta Nathalie Vivier, Bilaka-ko bi dantzari, Leihotik, hamar dantzarirentzat pentsatutako karrikako sorkuntza idatzi dute, Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritu eta, baita ere Alos Quartet, Mikel Laboa eta Juan Mari Beltranen musiketan.
Hetsirik, leihoak irudimenari askatasun tarte bat idekitzen dio. Hetsirik, leihoak bi munduren arteko bereixketa sakona markatzen du. Beren zeharkatzeko nahikeria ukanik, Bilaka leihoak ideki ditu eta ihes egitera gonbidatzen du. Barne eta kanpoaren arteko muga desagertzen da eta behineko askatasun tarte bat sortzen da… Leihotik emanaldiak, gazteen kolektiboaren lana argitaratzen du gehiegi hetsiak diren leihoetatik gaindi dantzatzeko.
Gehiago jakin
Estreinaldia : 2014
Harremana : Bilaka - IDB-ko koreografia zentroa