Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako
HIK HASI pedagogia elkartearen ekimenez 2010ean argitaratu zen Joseba Sarrionaindiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua (+ Lierni Altuberen ilustrazioekin – erakusketa bat osatzen dutena bestalde). Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere. Denak ere interes pedagogiko handikoak.
ARTEDRAMA eta DEJABU PANPIN LABORATEGIA antzerki konpainiek elkarlanean testu horietan oinarritutako lana sortu dute.
Datu zehatz eta praktikoak
- IZENBURUA: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako.
- LAN MOTA: 6 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa dramatizatua.
- IRAUPENA: 45-50 minutu.
- NON EGITEKO: Egitasmoaren izaera dela eta, garrantzia handia du guretzat espazioak, eta haurrentzat ezaguna den espazio batean gauzatzeak. Eskola, eremu egokiena da beraz. Herriko liburutegia ere egokia izan daiteke.
- PRESTAKUNTZA: Egokiena lehenago edo ondoren ipuinak lantzea da (horretarako Hik Hasik argitaratutako proposamen didaktikoa kontsulta daiteke).
Ikuskizuna, adin tartearen arabera
Bi ikuskizun ezberdin prestatu dira, bi adin tartetan banatuak.
Aktoreak
- ANDER LIPUS
- MIREN TIRAPU
- URKO REDONDO
- AINARA GURRUTXAGA