Artxibo gordea: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historio soziala nola egin eta nola zabaldu?
Nahiz eta denek Euskal Herriko musika eta dantzak duten gaur egungo azkartasuna ezagutu, praktika horien eta haien eragileen historia soziala oraindik ere ezezaguna da. Mintzaldiak ikerlariak bere ikerketaren aitzinetik eta ondoren buru egin behar dion erronka bikoitza ardatz gisa ukanen du. Alde batetik, artxibo iturri sakabanatu, eskasa eta askotarikoetatik artxibo corpus baten osaketaren modalitate metodologikoak aztertuko dira (ikerketa etnografikoa, iturri judizialak, herri artxiboak, kontabilitate publikoa, erlijio iturriak, prentsa, artxibo pribatuak eta abar). Ondotik, kabalkadak, inauteriak edo Besta Berri antolatzen dituztenen galderei erantzuteko, artxiboetatik (berr)eraiki izan den kontakizun horren plazaratzearen moduaz gogoetatu da, horren helburua delarik hautuak egiten dituen iraganaren berrirakurketa bat proposatzea eta zentzu garaikidearen bilaketari erantzuten dioten sorkuntza praktikak herrikoia labelpean ezartzea.
Xabier Itçaina ikerketa zuzendaria da, CNRS-en.