Xiberoko Pastorala ongi ezagutzen ote duzu ?
Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak eta Baionako mediatekak Xiberoko Pastoralari buruzko topaketa berri bat antolatzen dute ekainaren 5ean. Gomitatuen artean, Patrick Queheille dantzari, dantza erakasle eta pastoral autorea, bai eta aurten Zalgizen emana izanen den Pierra Lhande pastoralaz arduratzen den Zalgiruri elkarteko kide batzu ere. Hitzordua 18:15etan finkatua da Baionako mediatekan.
2014an, urteko hiru pastoralen idazleak mahain inguru batean bildu ondoan, pastoralaren gaiaren inguruko beste hitzordu bat proposatua izanen da Baionako Mediatekan.
Ekainaren 5ean antolatu topaketa honetan, kantuz eta dantzaz aberasturiko mintzaldi baten bidez, pastorala hobeki ezagutzeko parada eskainia izanen da.
Hasteko, Patrick Queheille, dantzari, dantza erakasle eta pastoral idazleak, pastoralaren ezaugarri nagusiak aurkeztuko dizkigu. Horren ondotik, Pierra Lhande pastorala sortzen ari diren Zalgiruri elkarteko kide batzuk, aurtengo pastoralaren aintzin-dasta bat eskainiko digute dantza eta kantu batzuen bidez, bai eta bizi izan dutena azalduz.
Mintzaldirako sartzea urririk, euskaraz bat bateko itzulpenarekin frantsesera (kasu itzulpen kasko kopurua mugatua da)
Pierra Lhande pastorala Zalgizen emana izanen da 2015eko uztailaren 26an eta abuztuaren 2an
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 59 17 13 (Baionako Mediateka) / 05 59 93 25 25 (Euskal kultur erakundea - Maia Etchandy)
- Patrick Queheille-en elkarrizketa irakur
- Bilketa atarian den pastoralei buruzko erakusketa birtuala bisitatu
- pierralhande-pastorala.com
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)