Maskaraden garaia, Sohütatik Hokira
2016ko maskaradak, Sohüta-Hokiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamahiru agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 17an iraganen da Sohütan eta azkena apirilaren 10ean Hokin. Bi emanaldi horien artean, usaian bezala, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.
Sohüta-Hokiko gazteek 2003an antolatu zuten beren azken maskarada. Hamahiru urte berantago, gogotsu dira, Battita Berrogain errejentaren eta Julie Ahaspe dantza erakaslearen laguntza dutela.
Egitaraua
- Urtarrilaren 17a, igandea : Sohüta
- Urtarrilaren 24a, igandea : Muskildi
- Urtarrilaren 31a, igandea : Iruri
- Otsailaren 7a, igandea : Maule-Lextarre
- Otsailaren 14a, igandea : Urdiñarbe
- Otsailaren 28a, igandea : Gamere
- Martxoaren 6a, igandea : Ezpeize
- Martxoaren 13a, igandea : Idauze
- Martxoaren 20a, igandea : Santa Grazi
- Martxoaren 27a, igandea : Barkoxe
- Apirilaren 3a, igandea : Aloze
- Apirilaren 10a, igandea : Hoki
- Apirilaren 17a, igandea : Mitikile
Xehetasunak
- Xiberoko Turisma bülegoa : 05 59 28 02 37 / 05 59 28 51 28 - www.soule-xiberoa.fr
- Xiberoko Maskaradak
- 2016ko maskaraden egutegia www.dantzan.com webgunean
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)