Jean-Michel Guilcher etnologoa gogoan
Euskal Herriko dantza tradizionalen azterlanetan bilatzaile handienetakoa izan den Jean-Michel Guilcher etnologoa zendu da 102 urterekin. 1960-1970 urteetan, Ipar Euskal Herrian, Biarnoan eta Baztango haranean barna ibili zen, bilaketa historiko eta etnologiko bat bultzatuz. 1984. urtean argitaratu zen "La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français" liburu paregabean atxeman daiteke bere lan guztiaren fruitua.
1914an Bretainan sortu zen Jean-Michel Guilcher. Etnologoa zen eta CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundean ikertzailea egon zen. Frantzian dantza tradizionalen ikerketan aritu zen bere ibilbide profesionalean.
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren aurkezpenaren karietara eta Jean-Michel Guilcher-ren omenez, Euskal kultur erakundeak Zuberoan egin zituen grabaketak erakutsiko ditu apirilaren 1etik maiatzaren 14ra Mauleko Ondarearen etxean.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)