"Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez" jardunaldia

2015/01/15

Dantza tradizionalaren ikerketan bizi luze eta oparoa daraman Jean Michel Guilcher ikertzaile bretoinarrak 100 urte bete ditu 2014ko irailaren 24an. Euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertuz eta bere ekarpenak ezagutzera emateko asmoz “Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez” jardunaldia antolatu da Donostian 2015ko urtarrilaren 17an.

"Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez" jardunaldia

Egun horren karietara, hainbat mintzaldi entzuteko parada izanen da, Jean Michel eta Helene Guilcherren alaba eta dantza ikertzaile eta irakaslea den Naïk Raviart-ekin, Thierry Truffaut unibertsitariarekin, Xabier Itzaina ikerlariarekin edota Maritzuli konpainiako Jon eta Claude Iruretagoienarekin.

Jardunaldi hori goizeko 10:00etan hasiko da, Donostiako San Telmo Museoan. Izena aitzinetik eman behar da.

 Euskal kultur erakundea jardunaldiaren partaide da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)