"Ametsen gillika" ikusgarria Eskiulan

2016/10/27

2016ko urriaren 28, 29 eta 31n, Eskiula, Barkoxe eta Urdiñarbeko 40 aktorek parte hartuko dute Catherine Arçanuthurry-k idatzi eta zuzendu "Ametsen gillika" musika herri-antzerkian. Hiru egun horietan, Aitzina Eskiula elkarteak antolatu ikusgarria 21:00etan hasiko da Eskiulan. Txartelak aitzinetik hartu behar dira.

"Ametsen gillika" ikusgarria Eskiulan

Plaza handi batean, bi hitzordu huts eginik, neska gazte batek jendeen harat-honatak so egiten ditu eta bapatean bere gogoa iratzartzen da. 

Catherine Arçanuthurry-k idatzi, taularatu eta dantza jakintza guziak asmatu ditu. Aldiz, Andde Carrère-k dantza eta kantuen musikak asmatu ditu. Kantari taldearen erakasle bezala aritu da ere. Herriko gazte dantzari aitzindariak, Aitzina Eskiulako elkartekoak, xede horren abiatzaleak dira. Gazte horien nahikeria zen, xiberotar dantza beste manera batez eramanik izan dadin, hortarako Catherine Arçanuthury-en ganat joan dira. 40 aritzaleak herri-antzerki musikala batetarat eramanen gaituzte, non mundu horretan ez den oztoporik.

  • Aterpea berotua izanen da
  • Iraupena : 75 min
  • Prezioa : 15 €

Xehetasunak

  • Tfnoa : 06 79 87 95 11
  • Txartelen salmenta : www.helloasso.com edo Eskiulan (Epi'tete), Atharratzen (Unimarché Hunki Jin),  Oloruen ( Interclasse) eta Maulen (Xibero Bio)
  • ametsengillika.fr

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)